XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren mailako egitura zelula eukariotoen nukleoan dauden kromosometan soilik aurki daiteke.

Izan ere, bakterio eta mitokóndriotan ADN-a proteinekin elkarturik ez bait dago.

1 ) Perlazko idunekoa

Egitura hau beste izen batzuekin ere ezagutzen da, hala nola, kromatina-zuntz, 100 A -eko zuntz, errosario-formako egitura etab.

Ugaltzen ari ez diren zelulek, hau da, atsedenaldi edo interfasean dauden zelula somatikoek izaten dute.

Beraz, geldirik dagoen nukleoan aurkitzen da kromatina osatuz, eta hau koloratzaile basikoekin tindatzen den substantzia dela jakinekoa da (kromos = kolorea).

Perlazko idunekoa, 100 A-eko diametroa daukaten partikulen segida batez osaturik dago, partikulak nukleosoma izenez ezagutzen direlarik.

Nukleosomak, lau histona-motatako zortzi molekulez (oktameroa) osaturik daude, eta katea bikoitzeko ADN zati batez, honek 146 nukleotido-parekin oktameroaren gainetik 1,75 bira ematen dituelarik.

Oktameroa, H32-H42 izendatutako tetramero batek (2 histona H3 eta 2 histona H4) eta bi dimerok (H2A-H2B) osatzen dute.

ADN zuntzaren bi muturrak leku berdinetik irteten dira, leku honetan bakoitza 10 nukleotido-pareen bidez, bostgarren histona-motarekin elkartzen delarik (H1).

166 pare (10+10+146) nukleotido erabiltzen dira beraz nukleosoma-histona H1 elkarketan.

Segidan dauden bi nukleosomen artean 54 nukleotido-parez osaturiko ADN-zuntz bat dago.

Lehenengo 10 pareak lehenengo nukleosomaren H1-ekin elkartzen dira eta azkeneko 10 pareak berriz, segidan dagoen nukleosomaren Hl-ekin.

Denera, 200 nukleotido-pare (146+54), hau da, ADN-aren katea bikoitzeko 700 bat A erabiltzen dira.

Egitura honek malgutasun handia eta beregan biribilkatzeko gaitasuna ematen dio ADN-ari.

Bestalde, 20 A-ko zuntzaren egonkortasuna hobetzen du; histonekin elkartzerakoan bere luzera 10 aldiz murrizten bait da.

2) Kristal-egitura

Espermatozoide eta horrelako beste zeluletan agertzen da.

Hauetan, nukleoak ia zelula osoa betetzen du eta zitoplasma berriz flageloak: 20 bat mitokondriok eta flageloaren higikortasuna eragiten duten material energetikoak (akrosoma).